ESKOLARA POZIK GATOZ!
Arroxaliri bezala, guri ere eskolara etortzea asko gustatzen zaigu!!! primeran pasatzen dugu baina batzuetan haserratu egiten gara, tristetu... horregaitik gure emozio eta sentimenduak lantzen hasi gara.
Laster jarriko ditugu argazki eta bideo gehiago baina bitartean Arroxaliren ipuina eta kanta hemen dituzue ikusgai!
3 URTEKO GELAKO LEHENGO EGUNAK
Ikasturte berriarekin batera lagun berriak eta irakasle berria! Eskolan pilo bat abesten dugu, primeran pasatzen dugu gelan, psikogelan zein patioan jolasten, ipuinekin asko gozatzen dugu... Honez gain behar dugunean atseden hartzen dugu eta gure gorputzarekiko ohiturak zaintzen ikasten gabiltza. Begira nola garbitzen ditugun hortzak Irati eta nagusien laguntzarekin!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)